| Osagaiak – Kilo bat eta erdiko bisigu bat. Garbi eta hezurrik gabe – Limoi bi – 100 g gurina – Piperbeltz zuri – Gatza | Prestatzeko era Gurina, gatza apur bat eta piperbeltz zuria nahastu krema-itxura lortu arte. Arrainaren barruko aldea nahasketarekin igurtzi eta limoi-xerrak ere ipini. Limoi-xerra gehiagoz estali, bota gatza eta aluminio-paperaz bildu. Sartu labera eta erre 20 minutuan alde bakoitzetik. Zerbitzatu aurretik utzi 5 minutuan jalkitzen. Ontzi batean ipini eta apaindu limoi-xerrekin. |

Zabaldu
Bildu
Del.icio.us
