Lainomendi Taldea RSS Txokoa kudeatu
Lainomendi
Sª Isidrotako ekitaldia
Urtero legez, herriko jaietan ekitalditxoa egin dogu aurten be. Pasa dan zapatuan, maiatzaren 9an, herriko plaza dantzariz bete gendun.



Neska-mutil txikerrenetatik hasi eta andra nagusietara bitartean, adin guztietako derioztarrak ibili ginen jantza eta jantza. Txikitxuenek ilusio handiz dantzatu eben kursoan zehar ikasitakoa (Txulalai, Zapatain, Zazpi jauzi, ...) eta neska ertainek Kontrapasa lehenengoz egin eben.

Mutil txiker zein nagusiek, hanka zeinek gehiago altxatzen dauan erakutsi euskuen eta andra nagusiek, Biasteriko jota dantzatu euskuen dotore-dotore. Bikain neskak!!



Ez zan lehenengo aldia gure mutilek Kaixarranka dantzatu ebena, baia orain arte Xabik dantzatu izan dau eta aurten Iker estrenatu da. Ederto egin zendun Iker! Bermeon hobeto baietz!!


Ekitaldiagaz amaitzeko, dantzari guztiok kaixa inguruan jotea eta arin-arina egin genduzan.


Hurrengo ekitaldia BIZKAIKO DANTZARI EGUNA BERMEON!!!




Aupa Lainomendi!!



OHARRA: Argazkiak handiago ikusteko gainean sakatu.
Izena:
Emaila:
Erantzuna:
Irudian agertzen diren hizkiak idatzi alboko testu-kutxan.
Idatzitako kodea ez dator bat aurreko irudikoarekin. Saiatu berriro:
© Lainomendi 2008